Kaliforniako genozidioa

Kaliforniako genozidioa
Irudia
Motagenozidio
Honen parte dagenocide of Indigenous peoples of the Americas (en) Itzuli eta Native American genocide in the United States (en) Itzuli
Denbora-tarte1846 - 1871
KokalekuKalifornia
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak100.000
Pertsona zaurituak25.500

Kaliforniako genozidioa Estatu Batuetako gobernuko agenteek eta herritar batzuk XIX. mendean egindako ekintzak izan ziren, Kaliforniako (Mexiko) konkista estatubatuarraren ondoren, Kaliforniako populazio indigenaren beherakada dramatikoa eragin zuena. 1849 eta 1870 bitartean, Estatu Batuetako kolonoek Kaliforniako 9.500 biztanle inguru hil zituztela uste da modu kontserbadorean, eta esklabotza, bahiketa, bortxaketa, haurren banantzea eta lekualdatze ekintzak orokortu, bultzatu, gauzatu eta onartu egin zituzten estatuko agintariek eta miliziek.

1925eko "Handbook of the Indians of California" liburuak Kaliforniako indigenen populazioa 1848an 150.000 pertsonatik 1870ean 30.000 pertsonara jaitsi zela kalkulatu zuen, eta 1900ean 16.000 pertsonara jaitsi zela. Gaixotasunek, goseak eta sarraskiek eragin zuten murrizketa. Kaliforniako amerikarrak, batez ere urrearen sukarraren garaian, hilketen jomuga izan ziren. Kolonoek 24.000 eta 27.000 amerikar artean ere hartu zituzten lan behartuetarako. Kaliforniako estatuak bere erakundeak erabili zituen kolono zurien alde egiteko, eta bertakoen gonozidioaren arduraduna izan zen.

2000ko hamarkadatik hona, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat erakunde akademiko eta aktibistak AEBek Kalifornia konkistatu ondorengo garaia lurraldean bizi ziren amerikarren aurkako genozidio gisa definitu dute, estatu mailako gobernuek eta gobernu federalak egindakoa. 2019an, Gavin Newsom Kaliforniako gobernadoreak barkamena eskatu zuen genozidioagatik, eta ikerketa talde bat osatzea eskatu zuen, gaia hobeto ulertzeko eta etorkizuneko belaunaldiei informazioa emateko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search